Nabigatze pribatua

Firefox Firefox Sortuta: 84% of users voted this helpful

Artikulu honek Firefox 3.5eko ezaugarri bat deskribatzen du, "Nabigatze pribatua", zeinak Interneten nabigatu eta bisitatu dituzun webguneetako datuak Firefoxen ez gordetzea ahalbidetzen dizun:

Weba arakatu ahala, Firefoxek zure informazio mordoa gogoratzen du: bisitatu dituzun guneak, deskargatutako fitxategiak eta gehiago. Halere, zure ordenagailuko beste erabiltzaileek informazio hau ez ikustea nahi izan dezakezu agian. Adibidez, ordenagailua norbaitekin partekatzen baduzu eta bere urtebetetzerako oparia erosten aritu bazara.

Firefox 3.5etik aurrera 'Nabigatze pribatua' izeneko ezaugarria erabil daiteke, Interneten nabigatzean bisitatu dituzun webgune eta orrien informaziorik ez gordetzeko. Artikulu honek nabigatze pribatuko moduan ze informazio ez den gordetzen azaltzen du eta erabiltzeko pausoz pausoko argibideak ematen ditu.

Nabigatze pribatuak ez zaitu anonimo bihurtzen Interneten. Zure Interneteko zerbitzu-hornitzaile, nagusi edo webguneek bisitatzen dituzun orrien aztarna gorde dezakete.

Zer ez du gordetzen nabigatze pribatuak?

  • Bisitatutako orriak: Ez da orririk gehituko 'Historia' menuan, 'Biltegia' leihoko historiaren zerrendan edo helbide-barrako helbideen zerrendan.
  • Inprimakietako eta bilaketa-barrako sarrerak: Webguneetako testu-kutxetan edo bilaketa-barran idatzitako ezer ez da gordeko inprimakien auto-osatzerako.
  • Pasahitzak: Pasahitz berririk ez da gordeko.
  • Deskargen zerrendako sarrerak: Behin nabigatze pribatua utzi ondoren ez da deskargatutako fitxategirik mantenduko deskargen leihoan.
  • Cookie-ak: Zure ordenagailuan informazioa gordetzeko webguneek sortutako fitxategiak dira cookie-ak, hala nola gune bat bisitatzeko dituzun hobespenak. Hauek ez dira gordeko. Cookie-en inguruko argibide gehiago jasotzeko, ikusi Cookie-ak artikulua.
  • Web cache fitxategiak: Behin nabigatze pribatua utzi ondoren ez da behin-behineko Internet fitxategirik edo webguneek cache-an gordetako fitxategirik mantenduko.


Oharra:
  • Laster-marka berriak sortzen badituzu nabigatze pribatua erabili bitartean, hauek ez dira kenduko nabigatze pribatua utzi ondoren.
  • Fitxtegiak gordetzen badituzu nabigatze pribatua erabili bitartean, fitxategiak ez dira ezabatuko nabigatze pribatua uzten duzunean. Hala ere, kanpoko aplikazioetan irekitzen dituzun fitxategiak sistemako behin-behineko fitxategien karpetatik garbituko dira eta deskargatutako fitxategirik ez da agertuko deskargen leihoko zerrendan.

Nola has dezaket nabigatze pribatua?

Nabigatze pribatuko saioa hasteko:

  1. Firefox leihoaren goiko aldean,Menu-barran, egin klik Firefox menuan (Tresnak menua Windows XPn),Tresnak menuanTresnak menuan eta hautatu Hasi nabigatze pribatua.

    c2865a810710523cf0602299e032059d-1267167660-207-1.jpg

    Private Browsing Win1


    Private Browsing Mac1

    Private Browsing Lin1
Galduta? Hasi nabigatze pribatua ez badagu Tresnak menuan, ez daukazu Firefoxen azken bertsioa. Funtzionaltasun hau erabiltzeko, eguneratu Firefox 3.5 edo berriagora.
  1. Nabigazio pribatua hasten duzunean, abisua agertuko da uneko leihoak eta fitxak gordeko direla esanez. Jarraitzeko, egin klik Hasi nabigatze pribatua botoian.

    Private Browsing Win2


    Private Browsing Mac2

    Private Browsing Lin2
    • Markatu "Ez ikusi mezu hau berriz" ez baduzu nabigatze pribatua hasten duzun hurrengo aldian abisua berriro jaso nahi.
  2. Nabigatze pribatuko moduan sartuko zara ondoren eta nabigatze pribatuko informazio-pantaila agertuko da.

    c2865a810710523cf0602299e032059d-1267167660-207-3.jpg
    Private Browsing Win3Private Browsing Mac3Private Browsing Lin3

Nabigatze pribatuko moduan nabigatzean, Firefox leihoko izenburuan (Nabigatze pribatua) jarriko du Firefox menua more kolorekoa izango da (Windows XPn, (Nabigatze pribatua) jarriko du leihoaren izenburuan) saioak irauten duen artean.

c2865a810710523cf0602299e032059d-1267167660-207-4.jpg

Nola utz dezaket nabigatze pribatua?

Nabigatze pribatuko saioa bukatzeko:

  1. Firefox leihoaren goiko aldean, Menu-barran, egin klik Firefox menuan (Tresnak menua Windows XPn),Tresnak menuanTresnak menuan eta hautatu Gelditu nabigatze pribatua.

    c2865a810710523cf0602299e032059d-1267167660-207-5.jpg

    Private Browsing Win4


    Private Browsing Mac4

    Private Browsing Lin4
  2. Nabigatze pribatua hasi aurretik zenituen leihoak eta fitxak agertuko dira eta Firefox normal-normal erabil dezakezu. Firefox leihoko izenburuan ez da (Nabigatze pribatua) gehiago agertukoFirefox menua laranja kolorekoa izango da berriro (Windows XPn Firefox leihoko izenburuan ez da (Nabigatze pribatua) gehiago agertuko) nabigatze pribatua utzitakoan.


Nola abiaraz dezaket Firefox nabigatze pribatuko moduan?

Firefox abiatzean nabigatze pribatuko modua automatikoki hasteko ezarpen bat dago aukerenhobespenen leihoan.

Nabigatze pribatua modu honetan hasten baduzu Firefoxen izenburuan ez da (Nabigatze pribatua) agertukoFirefox menua ez da more kolorekoa izango (Windows XPn, Firefoxen izenburuan ez da (Nabigatze pribatua) agertuko) baina halere ez da historiarik gordeko goian deskribatu bezala.


  1. Firefoxen leihoaren goiko aldean egin klik Firefox botoian (Tresnak menua Windows XPn) eta ondoren egin klik Aukerak menuanMenu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu HobespenakFirefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Tresnak menuan eta hautatu Aukerak...Menu-baarran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Hobespenak...Firefoxen leihoaren goiko aldean, egin klik Editatu menuan eta hautatu Hobespenak... .

Select the Privacy & Security panel and go to the History section.

  • In the drop-down menu next to Firefox will, choose Use custom settings for history.
    1. Markatu Abiarazi automatikoki Firefox nabigatze pribatuko saioanNabigatze pribatuko modu iraunkorra.

      c2865a810710523cf0602299e032059d-1267167660-207-6.jpg
      Private Browsing Win5Private Browsing Mac5Private Browsing Lin5
    2. Egin klik Ados botoian aukeren leihoa ixtekoEgin klik Itxi botoian hobespenen leihoa ixtekoItxi hobespenen leihoa

    Artikulua lagungarria izan da?

    Itxaron mesedez...

    These fine people helped write this article:

    Illustration of hands

    Volunteer

    Grow and share your expertise with others. Answer questions and improve our knowledge base.

    Learn More