Firefox
Firefox
Sortuta:
68% of users voted this helpful
Bazenekien Firefoxeko hobespen guztiak (hasiera-orria, erabiltzen dituzun tresna-barrak, gordetako pasahitzak, laster-markak...) profil-karpeta berezi batean gordetzen direla? Hala da, bai. Zure profil-karpeta Firefox programatik bereiz gordetzen da, zerbait oker joanez gero zure informazioa salbu egon dadin. Ondorioz, Firefox desinstala dezakezu zure ezarpenik galdu gabe eta, aldi berean, ez duzu Firefox desinstalatu beharrik zure informazioa garbitzeko edo arazo bat konpontzeko.
Informazio hau kontsultatzeko dago hemen. Ez dituzu urrats hauek jarraitu behar baldin eta ez bazaizu beste artikulu batetik hau egitera zuzendu.
Table of Contents
Nola aurki dezaket nire profila?
- Firefox leihoaren goiko aldeanMenu-barran, egin klik menuan eta hautatu menuan, saltatu menura (Windows XPn, egin klik menuan) . "Arazoak konpontzeko informazioa" fitxa irekiko da.
- Aplikazioaren oinarrizko konfigurazioa atalean, egin klik fitxategiak dituenkarpeta duen leiho bat irekiko da. botoian. Zure profilaren
Oharra: ezin baduzu Firefox ireki eta erabili, jarraitu hurrengo ataleko azalpenak zure profila aurkitzeko.
Firefox 3.6
- Firefox leihoaren goiko aldeanMenu-barran, egin klik menuan eta hautatu . "Arazoak konpontzeko informazioa" fitxa irekiko da.
- Aplikazioaren oinarrizko konfigurazioa atalean, egin klik fitxategiak dituenkarpeta duen leiho bat irekiko da. botoian. Zure profilaren
Oharra: ezin baduzu Firefox ireki eta erabili, jarraitu hurrengo ataleko azalpenak zure profila aurkitzeko.
Firefox 3.5
Zure profila aurkitzeko, jarraitu zure Windows bertsiorako azpian emandako azalpenak.
Profila aurkitzea Firefox ireki gabe
Windows Vista eta 7
- Egin klik Windowseko %APPDATA%\Mozilla\Firefox\Profiles\, Enter tekla sakatu gabe. Profilen zerrenda agertuko da "Hasi" menuaren goiko aldean. botoian eta "Hasi" menu azpiko bilaketa-kutxan idatzi
- Egin klik izenean “lehenetsia” duen profilean, leiho batean zabal dadin.
Windows 2000 eta XP
- Egin klik Windowseko
botoian eta hautatu . - Idatzi %APPDATA%\Mozilla\Firefox\Profiles\ eta ondoren egin klik botoian.
- Leiho bat irekiko da profilen karpetekin.
- Profila irekitzeko, egin klik bikoitza izenean “lehenetsia” duen karpetan.
- Ireki Finder eta joan zure hasierako karpetara. Oharra: hasierako karpeta zure Mac erabiltzaile-kontuaren izena izaten da normalean
- Zure hasierako karpetatik, ireki /Library/, gero /Application Support/, gero /Firefox/ eta azkenik /Profiles/. Karpeta honen barruan dago zure profil-karpeta.
- (Ubuntu) Egin klik pantailaren goiko eskuineko menuan eta hautatu . Fitxategi-arakatzailearen leiho bat agertuko da.
- Egin klik menuan eta, dagoeneko ez badago markatuta, hautatu .
- Egin klik bikoitza .mozilla izeneko karpetan.
- Egin klik bikoitza firefox izeneko karpetan. Karpeta honen barruan dago zure profil-karpeta.
Ze informazio gordetzen da profilean?
- Laster-markak eta nabigatze-historia: places.sqlite fitxategiak laster-markak eta bisitatutako webgune guztien zerrenda dauka. Argibide gehiagorako, ikus Bookmarks in Firefox artikulua.
- Pasahitzak: key3.db eta signons.sqlite fitxategietan gordetzen dira pasahitzak. Argibide gehiagorako, ikus Password manager - Remember, delete, change and import saved passwords in Firefox artikulua.
- Gune zehatzetarako hobespenak: permissions.sqlite fitxategiak gune zehatzetarako ezarrita dauden baimenak gordetzen ditu. Adibidez, popup leihoak zein webgunek erakuts ditzaketen gordetzen da.
- Bilaketa-motorrak: search.sqlite fitxategiak eta searchplugins karpetak gordetzen dituzte Firefoxen Search bar - add, change and manage search engines on Firefox dauden bilaketa-motorrak.
- Hiztegi pertsonala: persdict.dat fitxategiak Firefoxen hiztegira gehitu dituzun hitz pertsonalizatuak gordetzen ditu. Argibide gehiagorako, ikus How do I use the Firefox spell checker? artikulua.
- Osatze automatikoaren historia: formhistory.sqlite fitxategiak bilaketa-barran egin dituzun bilaketak eta webguneetako inprimakietan sartutako datuak gogoratzen ditu. Argibide gehiagorako, ikus Control whether Firefox automatically fills in forms artikulua.
- Cookie-ak: bisitatu duzun webgune batek zure ordenagailuan gordetzen duen informazio zatia da cookie bat. Normalean webguneetako hobespenak edo saio-hasierako egoerak izaten dira. cookies.sqlite fitxategian gordetzen dira cookie guztiak.
- Segurtasun-ziurtagirien ezarpenak: cert8.db fitxategiak zure segurtasun-ziurtagiriak eta Firefoxen inportatu dituzun SSL ziurtagiriak gordetzen ditu.
- Deskarga-ekintzak: mimeTypes.rdf fitxategiak fitxategi mota bat aurkitzean Firefoxek burutuko dituen ekintzen hobespenak gordetzen ditu. Firefoxi PDF fitxategiak Acrobat Reader-ekin irekitzeko esaten dien hobespenak dira, adibidez. Argibide gehiagorako, ikus Manage file types and download actions in Firefox artikulua.
- Erabiltzaile-estiloak: egonez gero, Firefoxen itxurari edo zenbait webgune edo HTML elementuen portaerari erabiltzaileak definitutako aldaketak gordetzen dituzte \chrome\userChrome.css eta \chrome\userContent.css fitxategiek.
Profilekin lanean
- Profil berria nola sortu, zaharra nola ezabatu eta antzeko gauzak azaltzen ditu Profile Manager - Create, remove or switch Firefox profiles artikuluak.
- Profilaren babeskopiak nola egin eta hauek nola berreskuratu azaltzen du Back up and restore information in Firefox profiles artikuluak. Profil-informazioa beste kokaleku batera (disko gogor berera edo beste makina batera) nola alda daitekeen lekuz ere azaltzen du.
- Profileko fitxategi bakoitzak ze informazio gordetzen duen eta profil berri batera nola kopia daitezkeen azaltzen du Recover important data from an old profile artikuluak.